Itxi

Elkarrizketa

Almuniak uste du oraingoz ez dagoela baldintzarik interes orokorraren ikuspuntutik amnistia lortzeko

EITB Media

Leer en Castellano

Joaquin Almuniak Radio Euskadiko Boulevard saioan adierazi duenez, Konstituzio Auzitegiak erabaki beharko du inbestidura babesteko Carles Puigdemontek eskatzen duen amnistia konstituzioan "sartu ala ez".

Joaquin Almunia, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EITB Media

Joaquin Almunia PSOEko idazkari nagusi ohi eta ministro ohiak Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "oraingoz" ez dago baldintzarik Kataluniako independentistek eskatutako amnistia emateko, "gizartearen interes orokorraren ikuspuntu politikotik".

Gaineratu duenez, "Auzitegi Konstituzionala da bere iritzia eman beharko lukeena, baina amnistia batek, haren aburuz, gizartearen babesa behar du eta oraingoz ez dago horrelako baldintzarik".

Hauteskundeak errepikatzeko aukeraren inguruan ere mintzatu da Almunia. "Puigdemontek eta Juntsek Kongresuan dituen zazpi botoen ardura litzateke", esan du. Gainerako alderdiek Sanchez babesteko arazorik ez dagoela uste du.

Almuniaren aburuz, "Puigdemontek autokritika egin beharko luke 2017an izandako jarreraren inguruan, bere akatsek Kataluniako gizartean egindako kaltea onartu beharko luke, eta elkarrizketa politikoaren alde egin".