Itxi

Finantza krisia

Greziako Gobernuak aurrezteko neurriak onartu ditu

Erredakzioa

"Justizia sozialen baloreak errespetatzen dituzten murrizketak egiten saiatuko gara”, esan du Dimar ezker moderatuko buruak.

Yiannis Stournaras Greziako Finantza ministroa. Argazkia: EFE

Greziako Gobernua osatzen duen hiru alderdietako buruek onartu egin dituzte nazioarteko komunitateak eskatutako aurrezteko eta doikuntza neurriak , Atenasi dirua bidaltzen jarraitzeko.

Greziako lehen ministroa Andonis Samaras kontserbadorea Evangelos Venizelos sozialdemokratarekin eta Fotis Kuvelis Dimar ezker moderatuko buruarekin bildu da, "troika"ren aurrean aurkeztutako neurriak aztertzeko.

Bi ordu iraun duen bileraren ostean, Kuvelisek esan du prentsaren aurrean “egoera ekonomikoa oso zaila dagoela, baina gizarteak ez dituela murrizketa gehiago onartuko”. "Justizia sozialen baloreak errespetatzen dituzten murrizketak egiten saiatuko gara”, esan du Dimar ezker moderatuko buruak.



Albisteak (1)