Itxi

INBESTIDURA

Sanchez, inbestidurara joatea onartu eta gero: "Politikagintzak eskuzabal izatea dakar"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Inbestidurarako hautagai sozialistak bilera-sorta abiatuko du asteazkenean, Gobernu progresista osatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Felipe VI.a Espainiako erregeak Pedro Sanchez (PSOE) proposatu du Espainiako Gobernuko hurrengo presidentea hautatzeko inbestidura-saiora joateko, eta hark onartu egin du. Sanchezek kazetarien aurrean iragarri duenez, bihar bertan hasiko du bilera-erronda Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin, Voxekin salbu, inbestidurarako babesak lortzen saiatzeko.

Inbestidurarako hautagai sozialista lehendabizi Yolanda Diaz Sumarreko buruzagiarekin elkartuko da bihar bertan Diputatuen Kongresuan. Azaldu duenez, gobernu progresista berriro osatzea proposatuko dio.

Aldi berean, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiarekin hitz egiteko asmoa agertu du, baina ez bere babesa bilatzeko.

Bestalde, Sanchezek azpimarratu du PSOEk "espainiarren eta Espainiako herrien arteko bizikidetzaren" alde egiten duela, eta ildo horretan zehaztu du Espainiako Konstituzioa izango dela negoziaziorako esparrua. 

Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak saihestu egin du amnistiari buruz espreski hitz egitea, baina aurreratu du "eskuzabal" izango dela. Hori bai, errefusatu egin du Katalunian autodeterminazio erreferenduma deitzea.

"Politikagintzak eskuzabal izatea dakar", nabarmendu du, baina amnistia hitza aipatu gabe.

ERCk eta Juntsek autodeterminazio erreferenduma eskatu duten arren, buruzagi sozialistak arbuioa agertu dio aukera horri.

Bideoak (1)