Itxi

Hezkuntza Legea

EH Bilduk azalpen bateratua eskatu die PSE-EE eta EAJri, zuzenketaren inguruan kontraesanak daudela iritzita

eitb media

Leer en Castellano

"Bertsio kontrajarriak daude. Alde batetik, ordezkari sozialista batek esan du egun ezagutzen ditugun ereduei eutsiko zaiela. Bestetik, Jokin Bildarratzek adierazi du hizkuntza ereduak eguneratu behar direla, aldatu, eta zuzenketa honek horretarako bide ematen duela", erantsi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EH Bilduren programa zuzendari Pello Otxandianok agerraldia egin du goizean, Hezkuntzaren Lege-proiektuari zuzenketak aurkezteko EAJk eta PSE-EEk atzo adostutako azken uneko akordioaren harira. Hain zuzen ere, euskara eta gaztelania euskal hezkuntzako komunikazio-hizkuntza izatea hitzartu zuten bi alderdiek.
 
"Argi dago gidoi aldaketa egon dela, bi urte eta erdian esku artean izan dugun testu bakar batean ere ez delako hizkuntza ereduen gaineko aipamenik egin", esan du. Gauzak horrela, jeltzale eta sozialistei eskatu die akordioaren azalpen bateratua emateko, batzuek eta besteek esandakoen artean kontraesanak daudela iritzita.
 
"Bertsio kontrajarriak daude. Alde batetik, ordezkari sozialista batek esan du egun ezagutzen ditugun ereduei eutsiko zaiela. Bestetik, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak adierazi du hizkuntza ereduak eguneratu behar direla, aldatu, eta zuzenketa honek horretarako bide ematen duela", erantsi du.
 
Hartara, PSE-EE eta EAJri eskatu die gai izan daitezela elkarrekin prentsaurrean agertu, eta zuzenketa horren interpretazio bakarra egiteko, "koherentea eta osoa".
 
Esan bezala, agerraldian nabarmendu du hizkuntza ereduen afera ez zegoela eztabaidaren erdigunean, orain ez bezala. "Hizkuntza ereduek ez dute bermatzen ikasleak, derrigorrezko eskolatzearen amaieran, bi hizkuntzen jabe izatea. Beste planteamendu bat behar du honek, eta hori da alderdien artean eztabaidatzen ari ginena", bukatu du.

Ikastetxe bakoitzak A, B eta D ereduetatik bere hizkuntza proiekturako bidea egingo du

Duela 40 urte ezarritako hizkuntza ereduek indarrean jarraitzen badute ere, ez diete gaur egun ikastetxeek dituzten beharrei erantzuten, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera. Ildo horretan, ikastetxe bakoitzak egungo A, B eta D ereduetatik bere hizkuntza proiekturako bidea egingo du, "inguruko egoera sozioekonomikoa eta soziolinguistikoa kontuan hartuta". Edonola ere, helburua izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzerako ikasleek B2 maila izatea euskaran eta gazteleran.

Albisteak (2)

Bideoak (1)