Itxi

Bizkaia

Usansoloko Batzorde Kudeatzailea eratuko dute gaur, M28ko emaitzak oinarri hartuta

EITB Media

Leer en Castellano

Honakoek osatuko dute batzordea: Usansolo Herria (8 ordezkari), EAJ (2, bat galduta) eta EH Bildu (1, bat irabazita). Duela 15 egun, Espainiako Gobernuak udalerri gisa erregistratzeari emandako ezezkoaren kontra helegitea aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak.

Batzordeko lau kide, Aizpuru presidentea tartean dagoela, Txapelenan. Artxiboko argazkia: EITB

Galdakaotik desanexionatu ostean, iazko azarotik Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo. Herria kudeatzeko ardura duen batzordea gaur eratuko dute berriro, oraingoan maiatzaren 28ko udal hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta.

Batzordea eratzeko bilkura Txapelena baserrian (behin-behineko udaletxe gisa hartu dute) egingo dute, 18:00etan. Erakundea maiatzetik dago lanean, baina udal hauteskundeen emaitzak (Galdakaon bozkatu zuten usansolotarrek, udalerria inskribatu barik zegoelako) kontuan hartuta, osaera aldatu behar da. Orain arte bezala, 11 kide izango ditu, baina honakoek eratuko dute: Usansolo Herria (UH) plataformaren 8 kide, EAJren 2 (bat galduta) eta EH Bilduren 1 (bat irabazita). 

Aurreko bilkuran bezala, kideak izendatzeaz gain, Batzorde Kudeatzailearen presidentea ere hautatuko dute. Orain arte, Agustin Aizpuru (UH) izan da buru. 

Batzordea eratzeko bilkura auzia epaitegietan dagoela egingo da; izan ere, duela 15 egun errekurtso bana aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak Madrilen, Auzitegi Nagusian. Espainiako Gobernuak Usansolo Tokiko Erakundeen Erregistroan inskribatzeari ezezkoa eman zion, eta horren kontra egin zuten bi erakundeek. 

 

Albisteak (1)