Itxi

Polemika

Josetxo Ibazetak Auzitegi Nazionalean deklaratu du

Erredakzioa

Fiskaltzak Espainiako selekzioaren garaipena ospatzen ari ziren gazte batzuei esandako hitzengatik inputatu zuen Donostiako alkatearen idazkari ohia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Josetxo Ibazeta Donostiako alkatearen idazkari ohia deklaratzera deitu du ostegun honetan, mehatxuak eta terrorismoa goratzea leporatuta.

Fiskaltzak Espainiako selekzioaren garaipena ospatzen ari ziren gazte batzuei esandako hitzengatik salatu zuen Donostiako alkatearen idazkari ohia.

Ruz epaileak editatu gabeko bideoak eskatu dizkie El Mundo eta Diario Vasco egunkariei eta Ertzaintzari lekukoak eta kaltetuak topatzea agindu dio.

Ezker abertzalearen ustez, Josetxo Ibazeta Donostiako alkatearen idazkari ohia “gorrotozko erreakzio bat lortzeko nahita egindako probokazio batean erori zen”, eta probokatzaileek “ezker abertzaleak Donostiako Udalean duten egoera politikoa gainbeheratu” nahi zutela nabarmendu du.

Albisteak (3)

Bideoak (2)