Itxi

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Rodriguez Ranz: "Mimoz prestatu dugu gaurko ekitaldia, aitormen integrala eman nahi diegu biktima hauei"

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Leer en Castellano

Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak Balorazio Batzordearen lan "zorrotza" goraipatu du, eta, horrek egin dituen eskarien aurrean, aitortu du polizia abusuen legea "hobetu" egin daitekeela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen urraketen biktimak omenduko ditu arratsaldean Donostian, Kursaalen egingo duten ekitaldi batean. Omenaldia polizia abusuen biktimak baloratzeko batzordeak bere hirugarren txostena aurkeztu eta biharamunean egingo dute. Hain justu, ekitaldiaz eta batzordeak egindako eskaerez mintzatu da gaur Jose Antonio Rodriguez Ranz Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea. 

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, gaurko ekitaldia "mimoz" prestatu dutela nabarmendu du Rodriguez Ranzek, Jaurlaritzaren helburua biktimoi "aitormen integrala" ematea baita. Sailburuordeak garrantzia kendu dio omenaldian lehendakaria ez egoteari, eta azaldu du urteroko omenaldietan ez dagoela aurreikusita lehendakariaren presentzia. "Prozesuaren bukaerarako aurreikusita dugun ekitaldi berezian, egon egongo da", azpimarratu du. "Terrorismoaren biktimen omenaldiekin ere horrela jokatu dugu, irizpide berdina dugu biktima guztientzat", azaldu du. 

Rodriguez Ranzek goraipatu egin du balorazio batzordearen lana, "zorroztasun eta humanitate osoz" egin delako. Batzordeak baliabide gehiago eskatu dituela eta, sailburuordeak azpimarratu du "dudarik gabe" hala egiten jarraitu beharko dutela, baina gaineratu du batzordearen metodologian ere moldaketak egin beharko direla kasu gehiago aztertu ahal izateko. Legearen erreformari dagokionez, aitortu du "seguraski modu lasaiean planteatu" behar dela, eta besteak beste, epeak luzatzearen alde azaldu da. Sailburuordearen aburuz, "legea hobetu daiteke". 

Albisteak (1)

Audioak (1)