INBESTIDURA
Sanchez iraindu zuela onartu du Ayusok: "Nire familia iraintzeko aprobetxatu zuen"
AGENTZIAK | EITB Media
Atzo Diputatuen Kongresuko tribunatik Pedro Sanchezi egindako irainaz galdetuta, Madrilgo Erkidegoko presidenteak ironiaz erantzun du. "(Egin dezakedan) gutxienekoa da ahapeka esatea 'fruta gustatzen zait'", gaineratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak atzo Pedro Sanchezi Diputatuen Kongresuko tribunatik egindako irainak justifikatu ditu, presidentegai sozialista berari eta bere familiari buruz gaizki esaka aritu zela iritzita. "(Egin dezakedan) gutxienekoa da ahapeka esatea 'fruta gustatzen zait'", gaineratu du.
"Agian zuek guztia irensten duzue, baina nik neure artean esan nuen 'Fruta gustatzen zait'", adierazi du.
Atzo sare sozialetan eta hedabideetan bolo-bolo zabaldu zen bideoan, Isabel Diaz Ayusok Pedro Sanchezi "putasemea" nola deitzen zion ikus zitekeen. Presidentegaiak Ayusoren nebari eragiten zion ustezko ustelkeria kasuaz hitz egin zuenean gertatu zen.
Gaur goizean Madrilgo Asanblean, Ayusok esan du atzo Sanchezek "nagusikeriaz" jokatu zuela, Kongresuko hitzaldia baliatu zuelako bere familiari buruzko irainak esateko.