Itxi

Eusko Jaurlaritza

Biktima polizialen bigarren dekretua legealdi honetan onartuko dute

E.I.

Bilbo

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, Jaurlaritzako talde juridikoak lanean ari dira bigarren dekretua legealdia bukatu aurretik prest izateko.

1978. urtetik aurrera poliziaren gehiegikeria pairatu duten biktimak aintzat hartuko dituen dekretu berria prestatzen ari da Eusko Jaurlaritza, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.

Jaurlaritzako Justizia Sailak legealdia bukatu aurretik dekretua prest izan nahi du. Talde juridikoak lanean ari direla adierazi dio Patxi Lopezen Gobernuak Euskadi Irratiari.

Iturri horren arabera, hildakoak eta torturak jasandakoak elkarrengandik bereizita joateko aukera aztertuko dute. Jaurlaritzak azpimarratu du poliziaren gehiegikerien frota eta bermeak bilatzea lan “zaila” izango dela.

Ebaluazio batzordea irailean da elkartzekoa eta orduan ekingo diote aitorpen eta kalte ordainak erabakitzeari, hau da, aurreneko dekretuaren inguruko 20 espedienteak aztertzeari.



Albisteak (1)