Itxi

ETAko presoak

Egibar presoaren senideek egonkor baina larri jarraitzen dute

Erredakzioa

12 urteko alaba Miguel Servet Ospitalean dago eta presoaren bikotekideak eta semeak Zaragozako Ospitalean jarraitzen dute.

Mikel Egibar ETAko presoaren senideek egonkor baina larri jarraitzen dute, gaur Etxerat presoen elkarteak jakinarazi duenez. Zuera Aragoiko espetxetik bueltan, trafiko istripua pairatu zuten, kamoi batekin talka eginda.

12 urteko alaba Miguel Servet Ospitalean dago eta presoaren bikotekideak eta semeak Zaragozako Ospitalean jarraitzen dute.

Egibarren alabak bosgarren ormoa zanpatuta dauka eta datozen egunetan Euskadiko ospitale batera eramango dute. 14 urteko semeak humeroa apurtuta dauka eta ebakuntza Zaragozan egin beharko diote.

Emakumezkoak bizi du egoerarik larriena. Intubatuta jarraitzen du eta ebakuntza Zaragozan egingo diote.

Albisteak (1)