Itxi

Guztira, ia 50 dira

Beste 35 presok bat egin dute Uribetxebarriaren gose-grebarekin

Erredakzioa

Gehienak, 17, Granadako espetxean daude. Aurretik beste 13k adierazi zuten ofizialki gose-greban hasteko asmoa.

ETAko 30 preso inguruk bat egin dute larunbatean Iosu Uribetxebarriaren gose-grebarekin. Ortega Lararen bahitzailea oso gaixo dago, minbizia dauka, eta askatzea eskatzen du. Azken bat-egiteen ondorioz, ia 50 dira gose-greba egiten ari diren presoak.

Espetxeetako arduradunek aditzera emandakoaren arabera, 35 preso horiek Sevilla II espetxean gose-greban dauden beste 13ei gehitu zaizkie. 13 horiek ostiralean eman zuten ofizialki greba-egiteko asmoaren berri, beharrezko idatzizko agiria beteta.

Larunbatean gose-greba hasi duten preso gehienak, 17, Granadako kartzelan daude. Beste 9 Castello IIn daude eta 2 Alacanten.

Valentziako Picassenteko kartzelan, aldiz, 7 presok hasi dute gose-greba.

Frantzian ere

Frantziako Villefranche-sur-Saôneko eta Fresneseko kartzeletan ere badira jateari uko egin dioten presoan, Uribetxebarria askatzeko eskatzeko. Arrasateko presoa Donostia Ospitalean da, minbiziak jota, eta haren abokatuek aske geratzea eskatzen dute.