IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Babes sozialaren luzapena, Mileiren kontrako protestak eta migratzaile karabana Mexikon
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Babes sozialaren luzapena: Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du inflazioaren, krisi energetikoaren eta Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko babes sozialaren luzapen partziala, eta lan-eremuari, oinarrizko hornidurak eteteko ezintasunari, bonu sozial elektrikoari dagozkion deskontuak handitzeari edo etxegabetzeak bertan behera uzteari buruzko neurriei eutsiko die, Sumarreko iturriek jakinarazi dutenez.
-Mileiren kontrako protestak: Sindikatuek eta gizarte erakundeek manifestazioa egingo dute Buenos Airesen Javier Milei ultraeskuindarra buru duen Gobernu berriak iragarritako erreformak gaitzesteko. Aurreikusi dutenez, datozen asteetan egingo dituzte erreforma horiekin lotutako bozketak.
-Migratzaile karabana Mexikon: Milaka migratzailek (gehienak erdialdeko amerikarrak eta karibearrak) osatutako karabana bat Villa Comaltitlan (Vhiapas Estatua) herrira iritsi da bart, hots, Mexiko hegoaldera. Tapachulatik, Guatemalako mugatik, atera zen karabana hori igandean.