Itxi

EPAIKETA

Fiskaltzak hiru akusaturi dirua bidegabe erabiltzearen kargua kendu die Alonsotegi auzian

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Horrela, fiskalak bere ondorioak eta zigor eskaerak aldatu ditu Laneder enpresako arkitektoarentzat eta bi ordezkarirentzat. Beste akusatu batentzat, akusazio guztiak atzera bota ditu eta azken txostenean absoluzioa eskatu du.

Alonsotegiko Udalarekin zerikusia duen ustezko ustelkeria kasuaren epaiketa. Irudia: EITB Media

Fiskaltzak atzera bota ditu lau auzipetuetako hiruri egotzitako kargu batzuk; konkretuki, Alonsotegin (Bizkaia) egin ez ziren obra batzuetarako Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza bat kobratzea eta bidegabe erabiltzea. Hala ere, eutsi egin die prebarikazioari (kolaborazioa), agiriak faltsutzeari eta iruzurrari. Hori dela eta, 3 urte eta sei hilabeteko zigorra eskatu du. Laugarren auzipetuarentzat, berriz, absoluzioa eskatu du.

Horrela, Alonsotegiko Udaleko ustezko ustelkeriagatik Bizkaiko Lurralde Auzitegiko seigarren sekzioan astearte honetan egin den lehen saioan, fiskalak bere ondorioak eta zigor eskaerak aldatu ditu Laneder enpresako arkitektoarentzat eta bi ordezkarirentzat. Horrenbestez, bidegabe erabiltzeagatik akusazioa atzera bota du, baina hiru urte eta sei hilabete eskatu ditu dokumentuak faltsutzeagatik, laguntza prebarikazioagatik eta iruzurra egiteagatik, gauzatu ez ziren obra batzuetarako diru-laguntza publikoak kobratzeagatik.

Salatutako gertakarien egunean Alonsotegiko Udalari laguntza teknikorako zerbitzu-kontratu txikia zuen udal-arkitekto aholkulari gisa zerbitzuak ematen zizkion beste akusatu batentzat, akusazio guztiak atzera bota ditu eta azken txostenean absoluzioa eskatu du.

Bestalde, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ez du gogoratzen Alonsotegiko Udalari 600.000 euroko diru-laguntza emateko agindua sinatu izana 2012an, gerora egin ez ziren obra batzuetarako.

Bizkaiko Lurralde Auzitegian gaur hasi da Alonsotegiko Udalarekin zerikusia duen ustezko lehen ustelkeria kasuari lotutako epaiketa. Lekukoen artean deklaratzen lehena Juan Mari Aburto izan da. Hain zuzen ere, Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentzia diputatua zen 2012an Alonsotegiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik 600.000 euroko dirulaguntza jaso zuenean, ustez, euriteek eragindako kalte materialak konpontzeko.

Hasiera batean guztira bost pertsona zeuden auzipetuta ustezko ustelkeria kasu honi lotuta, tartean 2011tik 2015era Alonsotegiko alkate izandako ordezkari jeltzalea. 2023an hil zenez, ordea, guztira lau pertsona eseri dira akusatuen aulkian: eraikuntza enpresa bateko bi arduradun, arkitekto bat eta udal aholkulari bat. Horiei guztiei prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea, dokumentuak faltsutzea eta iruzurra leporatzen diete, azkenean gauzatu ez ziren obra batzuetarako dirulaguntza publikoak kobratzeagatik.

Akusazioaren arabera, jasotako dirua Udalak eraikuntza enpresa batekin zuen zorra ordaintzeko erabili zen.

Epaitzen ari diren gertakarien unean, 2012ko otsailean, Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentzia diputatua zen. Epailearen aurrean azaldu duenez, ez du gogoratzen dirulaguntza hori sinatu izana, "astero ehunka foru agindu sinatzen zituelako", baina foru aginduan agertzen den sinadura berea dela onartu du.

Edozein kasutan, dirulaguntza emateko agindua ohiko prozedura jarraituz egin zela nabarmendu du.

Halaber, Aburtok ez du gogoratzen Erezuma alkatearekin eta akusatuekin bildu ote zen ala ez.