Itxi

Zerrenda

Hauek dira indarrean jarraitu edo aktibatzen diren neurriak, dekretuak bozkatu ondoren

EITB Media

Leer en Castellano

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak atzera bota du langabezia-sorospenaren erreforma jasotzen zuen lege-dekretua. Espainiako Gobernuak, ostera, Justiziari eta Funtzio Publikoari buruzko neurrien erreforma (omnibus) eta krisiaren aurkako neurrien dekretua salbatu ahal izan ditu.

Irudia: EITB

Diputatuen Kongresuak Espainiako Gobernuak onartutako hiru dekretuetako bi baliozkotu ondoren, honako neurri hauek indargabetu, indarrean jarraitu edo aktibatuko dira:

Indarrean jarraitzen dute edo aktibatuko dira:

- Aldiriko trenak eta distantzia ertaineko trenak, doakoak

- Hiri barruko eta hiriarteko garraioa % 30 merkatzea

- Argiaren eta gasaren BEZa % 10era jaistea (azken kasu horretan, lehen hiruhilekoan bakarrik)

- Zero BEZa oinarrizko elikagaientzat

- Kotizaziopeko pentsioak % 3,8 igotzea

- 65 urtetik gorakoentzako banketxeetako leihatilatik eskudirua jasotzeagatiko komisioak desagertzea

- Zaurgarrienen etxegabetzeen debekua luzatzea

- Aberats handien gaineko zerga eta bankuen eta energetikoen gaineko zergak urtebetez luzatzea

Bertan behera geratuko dira:

- Langabezia-sorospenaren erreforma: Orain arte salbuetsita egon diren kolektiboetara zabaltzea, hala nola familia-kargarik ez duten 45 urtetik beherakoetara, eta 480 eurotik 570 eurora igotzea lehen sei hilabeteetan, eta 540 eurora hurrengo seietan, lehen 180 egunetan lanarekin bateragarriak direnak.

- Langile guztiei aukera ematea edoskitzeagatiko baimena metatuta hartzeko.

- Erkidegoetako lan-hitzarmenak lehenestea Estatukoen gainetik.