Konstituzioaren erreforma
EAJk proposatuko du Konstituzioaren erreforman "Euskadiren erabakitzeko eskubidea" jasotzea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hain zuzen ere, EAJk asmo du aurretik aurkeztutako zuzenketak berriro Kongersura eramatea, nahiz eta jeltzaleek jakin badakiten popularrek eta sozialistek atzera botako dituztela, erreforma 49. artikulura mugatzea, eta ondorioz, biek adostutako zuzenketak soilik onartzea adostu zutelako.
PSOEk eta PPk hitzartuta, Espainiako Konstituzioan zuzenketa egingo dute "minusbaliatu" hitza "desgaitasuna duen pertsona" terminoagatik aldatzeko, eta aukera hori baliatuta, EAJk proposatuko du "Euskadiren erabakitzeko eskubidea" erreforman jasotzea, aurreko legealdian egin zuen gisara.
Hain zuzen ere, EAJk asmo du aurretik aurkeztutako zuzenketak berriro Kongresura eramatea, nahiz eta jeltzaleek jakin badakiten popularrek eta sozialistek atzera botako dituztela, erreforma 49. artikulura mugatzea, eta ondorioz, biek adostutako zuzenketak soilik onartzea adostu zutelako.
Astearte honetan iritsiko da Kongresura Konstituzioaren erreforma. Gutxienez, hiru bostenen babesa behar du aurrera egiteko. Beraz, nahikoa du sozialisten eta popularren aldeko botoekin.
Erabakitzeko eskubidea proposatzeaz gain, nazioen eta lurraldeen autonomia eskubidea aintzat hartzea ere defendatuko du EAJk. Halaber, galdegingo du Indar Armatuei Konstituzioaren eta Espainiako lurralde osotasunaren ordenamendua bermatzearen eginkizuna kentzea.