Inkesta
PSOE berriro PPren aurretik dago boto estimazioan, CISen arabera
Agentziak | EITB Media
Sozialistek irabaziko lituzkete Espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak, PP berriro gaindituta, azaroko eta abenduko inkestetan ez bezala. Sumar hirugarren indarra litzateke, eta Vox, laugarrena.
PSOEk PP gaindituko luke hauteskunde orokorretan, bi puntuko aldearekin, Ikerketa Soziologikoen Zentroaren urtarrileko barometroaren arabera.
PSOEk botoen % 34 lortuko lituzke (abenduan baino bi puntu gehiago). PPk, ordea, % 32,1 lortuko luke (puntu bat gutxiago), aurreko bi hilabeteetan aurretik egon ondoren..
Sumar hirugarren indarra izango litzateke (% 9,7), Voxen aurretik (% 8,3). Podemosek % 2,7 lortuko luke.