Itxi

Konstituzioaren erreforma

'Gutxitu' hitza ezabatzetik harago, Konstituzioan aldaketa gehiago egitea baztertu du Kongresuko Mahaiak

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Atzo, Kongresuak lehen pausoa eman zuen 'gutxitu' hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikulutik ezabatzeko. Alderdi politiko batzuek aukera baliatu nahi zuten Carta Magna deiturikoan beste aldaketa batzuk egiteko, baina Kongresuko Mahaiak atzera bota ditu aurkeztutako zuzenketak.

Diputatuen Kongresua, Pedro Sanchezen inbestiduran. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Konstituzioaren 49. artikulua erreformatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du Diputatuen Kongresuan, baina "gutxitu" hitza kendu eta horren tokian "desgaitasuna duen pertsona" kontzeptua txertatzeaz harago, ez da itxuraz beste aldaketarik egingo. Kongresuko Mahaiak atzera bota ditu hainbat alderdi politikok Konstituzioan aldaketak egiteko aurkeztutako zuzenketak, eta, hortaz, ez dira biharko osoko bilkuran eztabaidatuko.

Alderdi politiko batzuek aukera baliatu nahi zuten Carta Magna deiturikoan beste aldaketa batzuk egiteko (Euskadiren erabakitzeko eskubidea gehitzeko edo Espainiako erregearen bortxaezintasuna murrizteko), baina Kongresuko Mahaiak atzera bota ditu aurkeztutako zuzenketak PPren eta PSOEren aldeko botoarekin. Sumarrek, aldiz, aurka bozkatu du.

Kongresuko Mahaiaren arabera, zuzenketek 49. artikuluaren erreformarekin lotuta egon behar zuten eta horregatik baztertu dituzte.

Ildo horretan, eztabaidatu eta bozkatu gabe geratuko dira EAJren zuzenketak, Euskadin hitzartutako erabakitzeko eskubidea Konstituzioan sartzea, Felipe VI.a erregearen bortxaezintasuna mugatzea, Indar Armatuen funtzioak aldatzea edo 155. artikulua ezabatzea eskatzen zutenak. Jeltzaleek ere aldaketak izan zituzten Konstituzioan, eskubide historikoen berme instituzionala hobetzeko.

Gauzak horrela, EAJk aurkeztutako zuzenketak ez dituzte bihar Kongresuan eztabaidatuko. EAJk nahi zuen, besteak beste, "Euskadiren erabakitzeko eskubidea" erreforman jasotzea, nazioen eta lurraldeen autonomia eskubidea aintzat hartzea, eta Indar Armatuei Konstituzioaren eta Espainiako lurralde osotasunaren ordenamendua bermatzearen eginkizuna kentzea.

Mahaiaren erabakia ezagutu ondotik, EAJk PPren eta PSOEren jarrera deitoratu du aldaketak 49. artikulura mugatu nahi dituztelako.