Amnistiaren Legea
PSOEk eta gobernukideek Amnistiaren Legeari aurkeztutako zuzenketen alde egin du Juntsek
Agentziak | EITB Media
Juntsek eta ERCk, nork bere aldetik, aurkeztutako zuzenketak datorren astean eztabaidatuko dituzte berriro.
Amnistiaren Legea tramitatzen duen Justizia Batzordearen ponentziak PSOEk —Sumarrekin, ERCrekin eta BNGrekin batera— testuari aurkeztutako zuzenketa guztiak onartu ditu gaur, ostegunarekin, Juntsen babesa lortuta.
Parlamentuko iturriek jakinarazi dutenez, testuari aurkeztutako gainerako zuzenketak —tartean Juntsek berak eta ERCk, nork bere aldetik aurkeztutakoak— datorren asteartean eztabaidatuko dituzte berriro. Orduan, bilduko da Justizia Batzordea, saio publikoan, tramitazioa bideratze aldera.
Gaurko batzarra ateak itxita egin dute, eta, esan bezala, PSOEk, Sumarrek, ERCk, EH Bilduk eta BNGk sinatutako zuzenketa guztiak onartu dituzte bertan. Juntsek ere, nahiz eta bere zuzenketa propioak izan, babestu egin ditu gainerako alderdien proposamenak, baita Podemosek ere.
PP eta Vox soilik agertu dira kontra, eta bilera aprobetxatu dute azpimarratzeko arauak Konstituzioa urratzen duela, Justizia Batzordeko bi letratuk horri buruz irakurri duten txostena baliatuta.