Itxi

BILBOKO ALKATETZA

Aburto ez da alkate lanetan izango datozen asteetan, aldaka ebakuntza egingo baitiote

EITB MEDIA

Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan, Aburtok berak gaur jakitera eman duenez.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. Argazkia: EFE.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateari aldaka ebakuntza egingo diote berriro ere, eta, ondorioz, datozeen asteetan ez da alkate lanetan izango. Ebakuntza asteartean egingo diote.

Hala jakinarazi die alkateak berak bere laguntzaileei eta oposizioko bozeramaileei mezu elektroniko baten bidez. Amaia Arregi alkateordeak beteko ditu aldi horretan alkate lanak. 

Bidalitako mezu horretan, Aburtok azaldu du denbora asko daramala "min handiarekin ibiltzean" eta ondo mugitzeko zailtasun handiak dituela. "Konponbidea emateko ordua iritsi da", gaineratu du.

Amaia Arregik hartuko ditu alkate lanak, baina Aburtok azpimarratu du ebakuntzaren ostean lanean egongo dela telefono eta Internet bidez.