Itxi

Bidaia ofiziala

Makroeskualde atlantikoa bultzatu eta inmigrazioari buruzko euskal agenda aurkeztuko du Urkulluk Bruselan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gainera, Europako Batzordearen babesa bilatuko du lehendakariak EBn euskararen ofizialtasuna lortzeko bidean, eta autodeterminazioari buruzko eztabaida batean hartuko du parte Parlamentuan.

Iñigo Urkullu lehendakaria

Iñigo Urkullu lehendakaria Bruselara joango da datorren astean, makroeskualde atlantikoa bultzatzeko, eta inmigrazioari buruzko euskal agenda aurkezteko. Gainera, Europako Batzordearen babesa bilatuko du lehendakariak EBn euskararen ofizialtasuna lortzeko bidean, eta autodeterminazioari buruzko eztabaida batean hartuko du parte Parlamentuan.

Datorren urtarrilaren 29an hasiko du Bruselara egingo duen bidaia ofiziala. Han, hainbat hitzordu lotu ditu, europar erakundeetako arduradunekin. Hain zuzen ere, Europar Batasunaren agendan giltzarri diren hainbat gairekin lotuta, Eusko Jaurlaritzak sustatuko dituen ekimenak partekatuko ditu. 

Esan bezala, Europako Parlamentuan egingo duten autodeterminazioari buruzko foro batean ere hartuko du parte, eta euskal komunitateari harrera egingo dio. RLEGko kideak ere bertan izango dira.

Asteazkenean bueltatuko da Euskal Herrira, eta Marian Elorza buru duen Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiaren taldearekin lehendakariak azken hiru legealdietan izan duen hartu-eman "estu eta iraunkorraren" baitan kokatu dute bidaia.