Itxi

EITB Focus

EH Bildu izango litzateke lehen indarra Gipuzkoan

eitb media

Leer en Castellano

Koalizio abertzaleak 10 legebiltzarkide izango lituzke; EAJk, 9; PSE-EEk, 4; PPk, 1; eta Sumarrek Gipuzkoan lortuko luke EAE osoko ordezkari bakarra. Podemos esku-hutsik geratuko litzateke.

Grafikoa: EITB

EH Bildu izango litzateke alderdi bozkatuena Gipuzkoan udaberriko hauteskunde autonomikoetan, EITB Focusen arabera.

Hain zuzen ere, koalizio abertzaleak 10 legebiltzarkide lortuko lituzke, duela lau urte baino 1 gehiago, eta, ondorioz, aurrea hartuko lioke EAJri.

Alderdi jeltzaleak, aldiz, eserleku bat gutxiago lortuko luke, 9 eskuratuta.

PSE-EEk ere hazkundea izango luke, 3 ordezkari izatetik 4 izatera pasatuko litzatekeelako.

Bestalde, PPk eutsi egingo lioke egungo parlamentariari.

Sumarrek Gipuzkoan lortuko luke EAE osoko ordezkari bakarra, eta Podemosek ez luke ordezkaritzarik izango. Dena dela, bi indarrek koalizioan aurkeztea adostuko balute, bi parlamentari erdietsiko lituzkete elkarrekin. EAJk, gainera, 8 legebiltzarkide bereganatuko lituzke, hasieran aurreikusitako 9ak jaso beharrean.

EITB FOCUS

EITB FOCUS

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.

Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa

Albisteak (5)

Informazio gehiago (1)