EAE-KO HAUTESKUNDEAK
Hauteskundeetara koalizioan aurkezteko aurreakordioa lortu dute Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok
EITB MEDIA
Sumar markapean aurkeztuko dira hiru alderdiak, Alba Garcia lehendakarigai dutela. Koalizioaren nondik norakoak larunbatean azalduko dituzte, prentsaurrekoan.
Sumar Mugimenduak, Ezker Anitza-IUk eta Berdeak-Equo alderdiak aurreakordioa erdietsi dute Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara koalizioan aurkezteko, ohar baten bidez jakitera eman dutenez.
Sumar markapean aurkeztuko dira hirurak, Alba Garcia zerrendaburu dutela. Koalizioa bihar, larunbatarekin, aurkeztuko dute, Bilboko hotel batean.
Agerraldian, Alba Garcia lehendakarigaia, Jon Hernandez (Ezker Anitza-IU) eta Carmen Muñoz (Berdeak-Equo) izango dira.