Itxi

Sumar

Martinezek dio Sumarrek etorkizuna duela, Galizian esperotako emaitza lortu ez badu ere

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Ez da gau erraza izan, ez dugu esperotako emaitza lortu. Sumar Galiziak nahiz Sumarrek etorkizuna eta begirada luzea dute. Lanean jarraituko dugu, guztiontzako mesedegarria izango den proiektu bat eraikitzeko", adierazi du.

Lander Martinez (Sumar). Artxiboko argazkia: EFE

Sumarren Bizkaiko diputatu Lander Martinezek ziurtatu du Galizian esperotako emaitza lortu ez duten arren, etorkizuna duen alderdi bat dela.

Sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean, Martinezek hitz horiekin egin du atzoko Galiziako hauteskundeen gaineko hausnarketa. PPk gehiengo osoa lortu du, bosgarrenez, eta Sumar ordezkaririk gabe geratu da.

"Ez da gau erraza izan, ez dugu esperotako emaitza lortu. Sumar Galiziak nahiz Sumarrek etorkizuna eta begirada luzea dute. Lanean jarraituko dugu, guztiontzako mesedegarria izango den proiektu bat eraikitzeko", adierazi du.

Era berean, Martinezek eskerrak eman dizkie alderdikide Marta Loisi, eta baita "kanpaina honen atzean lanean egon diren pertsona guztiei" ere, "egindako beharragatik".

Albisteak (1)