Maskaren auzia
Epaileak pasaportea kendu die Koldo Garcia Abalosen aholkulari ohiari eta atxilotutako beste bi laguni
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pasaportea kentzeaz gain, Garcia, De Aldama eta Iñigo Rotaetxe enpresaburuari hamabostean behin epaitegira joateko betebeharra ezarri die epaileak.
Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Koldo Garcia, Jose Luis Abalos ministro sozialista ohiaren aholkulari ohia, Victor de Aldama Zamora CFko presidentea eta beste auzipetu bat aske uztea eta pasaportea kentzea erabaki du.
Pasaportea kentzeaz gain, Garcia, De Aldama eta Iñigo Rotaetxe enpresaburuari hamabostean behin epaitegira joateko betebeharra ezarri die epaileak, eta aske uztea erabaki du. Fiskaltzak ez du espetxeratzea eskatu, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.
Epaileak ez du neurririk agindu atxilotuetako laugarrenarentzat, Koldo Garciaren anaiarentzat. Erakunde kriminaleko kide izatea, kapitalak zuritzea, funtzionario-eroskeria eta influentzia-trafikoko delitua eta Ogasun Publikoaren aurkako delitua egozten zaie.