Itxi

Gaixorik dagoen presoa

'Uribetxebarriari 3. gradua ez ematea prebarikatzea izango litzateke'

Erredakzioa

Jorge Fermandez Diaz Barne ministroaren hitzetan, “oso gogorra” izan zen gaixorik dagoen ETAko presoari 3. gradua ematea eta kritikak ulertzen ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jorge Fernandez Diaz Barme ministroak esan duenez, "oso gogorra" izan zen Josu Uribetxebarria gaixorik dagoen ETAko presoari 3. gradua ematea, eta biktimen kritikak ulertzen dituela gaineratu du. "Legearen aginpidearen" ondorioz hartutako erabakia izan zen, eta kontrakoa prebarikatzea izango litzateke, nabarmendu du.

Fernandez Diazek azaldu duenez, Espetxeetako Zuzendaritzaren erabakia, minbizia duen ETAko presoari 3. Gradua ematenarena, "Zuzenbide Estatuaren handitasunean" oinarrituta dago.

"Ezinegona sortzen dion lehenengo pertsona ni neu naiz", azpimarratu du ministroak "legearekin ados ez egotea zilegi" dela gaineratuz. Baina bere departamentuak legea bete egin behar duela esan du, hala izan ezean Zuzenbide Estatua urratzen duelako".

"Eta gustatzen ez bazaigu, legea aldatu dadila", gaineratu du. Uribetxebarriari 3. gradua ematea "oso gogorra" izan arren, ministroak legea bete dela azaldu du. Erabaki hau hartu behar izanak mina emanda ere, hartu izan ez bagenu prebarikatu egingo genuke".

Uribetxebarriak erradioterapia tratamendua hasi du

Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoak erradioterapia saioak jasotzen hasi da, zerebeloan eta buruko beste zenbait puntutan duen metastasia tratatzeko, Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez.

Bederatzi pertsona Iruñeko katedralean, Uribetxebarria aske uztea eskatzeko

Bederatzi pertsona Iruñeko katedralean giltzapetu dira ostegun honetan, 19:00etan, Josu Uribetxebarria eta gaixotasun larriak dituzten beste presoak aske uztea eskatzeko.

Euren asmoa 14 ordu katedralaren barruan egotea da, "ordubete gaixo dagoen preso bakoitzagatik", beraz, ostiralean, 09:00etan, utziko dute lekua.

ETAren zazpi biktimak gose-greba egingo dute, Uribetxebarria aske geratuz gero

ETAren zazpi biktimak esan dutenez, Auzitegi Nazionalak azkenean Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoa aske uzten badu, gose-greba hasiko dute, Barne Ministerioaren egoitzaren aurrean.

Debekatu egin dute Uribetxebarriaren aldeko biharko manifestazioa

Josu Uribetxebarria Bolinagaren eta ETAko presoen alde Herrira plataformak biharko Bilbon deitu duen manifestazioa debekatu egin du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, iturri judizialek jakitera eman dutenez. Haren ustez, terrorismoa goretsi dezake martxak.

Hala, AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek egindako eskaera onartu du epaileak. Bi elkarteon ustez, ''biktimen memoriari irain argia'' zen ekitaldia.





Albisteak (6)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)