Itxi

KOLDO AUZIA

PSOEk eman zion ultimatuma "ez da eskuinaren estrategiari aurre egiteko modua", Abalosen arabera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Diputatu aktari eutsiko dio eta Talde Mistora igaroko da, PSOEk egindako eskariari muzin eginez.

Jose Luis Abalos, atzo Diputatuen Kongresuan eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministro ohi eta PSOEko Antolaketa idazkari izandakoak diputatu aktari eutsiko diola iragarri eta biharamunean, Koldo auzian Alderdi Sozialista jarraitzen ari den estrategia kritikatu du. Horren esanetan, "ez da eskuinaren estrategiari aurre egiteko modua".

Rac1 Kataluniako irrati katean gaur goizean egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, duintasunagatik eta konpromiso politikoagatik erabaki du diputatu aktari eustea eta Talde Mistora pasatzea.

Boto diziplina orain berak bere buruari jarriko diola adierazi du. Edozein kasutan, Sanchezen Gobernuak bere babesa izango duela nabarmendu du Talde Mistoko diputatu izango bada ere. "Gobernuak nire babesa eta botoa izango du, dudarik gabe", gaineratu du.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin gaiaz hitz egin ote duen galdetuta, esan du auzia "lehertu" zenetik ez dutela hartu-emanik izan.

Albisteak (1)