Itxi

Elkarretaratze batean

Sei atxilotu Bilbon, Gobernuko Ordezkaritzan kateatzeagatik

Erredakzioa

Atxilotuek Josu Uribetxebarria ETAko prestaren askapena eskatu dute. Ertzaintzak kale istiluekin lotutako delitu bat leporatu die.

Elkarretaratzean Josu Uribetxebarria ETAko presoaren askapena eskatu dute. Argazkia: EITB

Ertzaintzak sei lagun atxilotu ditu Bilbon Gobernuko Ordezkaritzako burdin hesian kateatzeagatik, Moyua plazan. Kateatutakoek Josu Uribetxebarria ETAko presoaren askapena eskatu dute, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Auzitegi Nazionalak Uribetxebarriari babesa eskaintzeko Herrirak deitutako manifestazioa debekatu berri du. Deialdiaren antolatzaileek bertan behera utzi dute hitzordua baina eguerdiro hiru euskal hiriburuetan deitutako elkarretaratzeak mantendu dituzte.

Manifestatzeko debekuaren betetzea bermatzeko zaintza operatibo bat abiatu zuen Ertzaintzak. Bilbon atxilotutako sei lagunei kaleko istiluekin lotutako delitua egotzi diete.

Albisteak (3)