Itxi

Auzitegi Nazionala

Uribetxebarria ez dagoela egoera terminalean dio txostenak

Erredakzioa

Auzitegi Nazionaleko medikuek egindako txostenaren arabera, Uribetxebarriak ez du "heriotza eragingo dion minbizia", beraz, espetxean jaso dezake tratamendua.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Auzitegi Nazionaleko medikuen arabera, Josu Uribetxebarria minbiziak jota Donostiako Ospitalean dagoen presoak Zaballako (Araba) espetxean jaso dezake minbiziaren tratamendua, eta ez dago baldintzapean libre utzi beharrik.

Horixe dio auzitegiko medikuak Jose Luis Castro Kartzela Zaintzako epaileari helarazitako txostenean.

Medikuek egindako txostenak dioenez, Uribetxebarriaren sintomak ikusita, posiblea da tratamendua Zaballako espetxean jasotzea. Hala ere, erradioterapiaren edo ebakuntzaren bat behar izanez gero, ospitalera eramango dute.

Tratamendu jakin bat jaso ostean Uribetxebarriaren gaixotasunak hobera egin ote duen erabakitzeko azterketa berri bat "egokia" litzatekeela ondorioztatu du epaitegiko medikuak.

Presoari egindako frogen arabera eta Karnofsky indizean oinarrituta, Uribetxebarriaren baldintza berdinak dituzten gaixoen % 50k "11,3 hilabete baino gutxiago iraun du bizirik".

Ospitaleratzea 'beharrezkoa' da

Medikuek Donostiako Ospitaleko eta Zaballako espetxeko mediku-txostenak izan dituzte oinarri erabakia hartzeko. Hala ere, atzo Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azaldu zuenez, Zaballako espetxeak ospitaleratzea beharrezkoa zela esaten du txostenean.

Hori horrela, Kartzela Zaintzako epaile nagusiak baditu presoaren osasun egoerari buruzko mediku txosten guztiak, presoari baldintzapeko askatasuna eman ala ez erabakitzeko beharrezko dokumentuak. Hala ere, horren aurretik, Fiskaltzak bere iritzia emango du.

Uribetxebarria Donostiako ospitalean dago abuztuaren 1etik. 15 egunez gose greban egon da baldintzapeko askatasuna eskatzeko, baina bertan behera utzi behar izan zuen protesta, "oso ahul" zegoelako.

Albisteak (6)

Bideoak (2)