ESKUMENAK
Transferentzien Batzordea arratsaldean bilduko da eskualdatzeak berresteko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu zuten otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarteratzeko ibilbideak.
Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin duen Transferentzien Batzorde Mistoa astelehen honetan, martxoaren 11n, bilduko da, adostutako azken hiru eskumenen eskualdatzea berresteko.
Bilera telematikoa izango da (17:00etan), Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak jakitera eman duenez, eta horren amaieran, 18:00ak aldera, Olatz Garamendi sailburuak adierazpenak egingo ditu.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu zuten otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarterako ibilbideak, Espainiako Gobernuak etorkinei nazioarteko babesa aitortu ondoren.
Hiru transferentzia horiek PSOEren eta EAJren arteko akordioaren parte dira, jeltzaleek Pedro Sanchezen inbestidura babestu zezaten, eta urteko lehen hiruhilekoan bete behar ziren.