Itxi

M11-ko atentatuak

Martxoaren 11ko biktimen omenezko gune berri bat ireki dute Madrilen, Atocha inguruan

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Gainera, argi urdin batekin argiztatu dute zerua 2004ko atentatuetan hildako eta zauritutako pertsonak ohoratzeko. Gune berriak 2.000 metro koadro ditu, nahiz eta irekiera egun honetan 1.200 metro soilik bisitatu ahal izango diren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2004ko martxoaren 11ko atentatuan hil eta zauritutako pertsonen omenez, gune berri bat ireki du 20. urteurrenaren bezperan Madrilgo Erkidegoak, Atochako tren geltokitik gertu. Hain justu, kanpoaldean zegoen oroigarriaren azpian kokatu dute gune berria.

Toki berean, bestalde, gaur iluntzean eta bihar argi urdin batekin argiztatu dute zerua, lau trenetan eztandarazitako lehergailuen biktimak ohoratzeko. 

Bihar ere, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna eta M11aren 20. urteurrena da, egongo da ikusgai argi urdina.

Metroaren 11. linearen konponketa lanak tarteko, kendu egin behar izan zuten M11ko biktimen oroigarria. Lan horiek bi fasetan egingo dituzte. Lehen fasean, kanpoko zilindroa eraberrituko dute, eta bigarrenean, barnealdea, hots, gune berria ezarri duten lekua (biktimen iritzia kontuan hartuta diseinatu dute).

Gune berri horrek 2.000 metro koadro ditu, nahiz eta irekiera egunean 1.200 metro soilik bisitatu ahal izan diren.

Hormak urdinezko margotu dituzte, eta hildakoen izenak daude horietan grabatuta, baita konponketa lanengatik kendu behar izan duten oroigarrian idatzita zeuden zenbait esaldi ere.

Bideoak (1)