Itxi

Maiatzak 12

Puigdemontek datorren astean jakinaraziko du Juntsen hautagaia izango ote den Parlamenturako hauteskundeetan

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak asteazkenean esan zuen Puigdemont izan zitekeela alderdiaren hautagaia hauteskundeetarako.

Carles Puigdemont. Argazkia: EITB Media

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta Juntseko eurodiputatuak datorren astean jakinaraziko du maiatzaren 12rako deituta dauden Kataluniako hauteskundeetarako Juntsen hautagaia izango den ala ez.

Kataluniako presidente ohiaren gertuko iturriek azaldu dutenez, oraindik ez du horren inguruan hartuko duen erabakiaren berri eman.

Hala eta guztiz ere, Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak asteazkenean esan zuen Puigdemont izan zitekeela alderdiaren hautagaia hauteskundeetarako, eta bera ere ziur agertu zen inbestidura saiorako Katalunian egon zitekeela.

Albisteak (1)