Itxi

EITB Focus

EAJ aise nagusituko da Bizkaian, 11 puntuko aldearekin

eitb media

Leer en Castellano

Alderdi jeltzaleak ia botoen % 40 lortuko ditu, baina eserleku bat galduko du. EH Bildu, PSE-EE eta PP hazi egingo dira bototan, eta ezker konfederalari kalte egingo dio zatiketak.

Grafikoa: EITB

EAJk aise irabaziko du berriz Bizkaian apirilaren 21eko hauteskundeetan, 11 puntuko aldearekin EH Bildurekiko, baina eserleku bat galduko du, EITB Focusen arabera.

Zehazki, alderdi jeltzaleak 11 legebiltzarkide eta botoen % 39,5 jasoko ditu, hau da, ordezkari bat eta 3 puntu egingo du atzera.

Bere aldetik, EH Bildu hazi egingo da, eta 8 ordezkari (+2) eta bozen % 28,5 (+ 4,6) lortuko ditu.

EITB FOCUS

Urrunago, PSE-EEk puntu erdi egingo du gora bototan, eta eutsi egingo die egungo 3 ordezkariei.

PPk ere errepikatu egingo du duela lau urteko legebiltzarkide kopurua, 2, bozetan puntu bat haziko den arren.

Ezker konfederalaren kasuan, Elkarrekin Podemosek parlamentari bat erdietsiko du, eta Sumarrek bat ere ez, 2020an elkarrekin 2 legebiltzarkide izan bazituzten ere.

EITB FOCUS

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Albisteak (5)