EITB Focus
EH Bilduk garaipen argia erdietsiko du Gipuzkoan, botoen % 40 eskuratuta
eitb media
Koalizio abertzaleak ezker konfederalaren espazioa irentsiko du. EAJk eserleku bat galduko du, eta PSE-EEk bat gehiago izango du. PP hazi egingo da bototan, baina ez du legebiltzarkide gehiagorik lortuko.
EH Bilduk aise irabaziko du Gipuzkoan apirilaren 21eko hauteskundeetan, botoen % 40 baino gehiago eskuratuta, EITB Focusen arabera.
Horren ildotik, koalizio abertzaleak % 40,3ko babesa eta 11 legebiltzarkide lortuko ditu, hots, 2020ko hauteskundeetan baino 5 puntu eta 2 ordezkari gehiago.
Bigarren lekuan, EAJk botoen % 34 eta 9 eserleku izango ditu. Horrenbestez, 2 puntu eta parlamentari bat galduko ditu.
EITB FOCUS
PSE-EE izango da hirugarren indarra, eta duela lau urte baino eserleku bat gehiago izango du, 4.
PPk atxiki egingo du egungo legebiltzarkidea, eta Elkarrekin Podemos eta Sumar ordezkaritzarik gabe geratuko dira.
EITB FOCUS
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.