Donostia
Ska-p taldeak 'Cannabis' abestia okupazioaren aurkako bideo "miserable" batetik kentzeko eskatu dio PPri
EITB Media
Sare sozialetan zabaldutako bideoan, Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da, eta "kokaleku eta eraikin okupatuen" zerrenda bat egiten du Alderdi Popularrak.
Ska-p musika taldeak "publikoki" eskatu dio PPri 'Cannabis' abesti ezaguna kentzeko Donostiako hainbat lokalen okupazioaren aurkako bideo batetik. Bideo horretan Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da.
Sare sozialetan zabaldutako bideoak "Donostian okupatutako kokalekuen eta eraikinen" zerrenda bat egiten du, eta hirian kokatzen ditu ibilbide bat eginez. Besteak beste, Herrerako industria-nabe bat, Oletako estalpe batzuk eta Martuteneko agustindarren ikastetxe zaharra agertzen dira bideoan.
Puntu horietan, pintaden eta zikinkeriaren irudiak ikus daitezke. Halaber, bideoak Morlanseko bidegorrian eta Urgull mendian dauden bi "okupa kanpamentuak" erakusten ditu. Hori guztia, Ska-p musika taldeak kalamua "legeztatzeko" eskatzen duen abestiaren musikarekin batera.
X sare sozialeko kontuan zabaldutako post batean, musika taldeak "publikoki" galdegin dio orain PPri, bere kantua bideo "miserable" horretatik "kentzea" eskatuz.
Sres del @ppopular les pedimos públicamente que retiren nuestra canción “Cannabis” de este miserable video.
— Ska-p (@skapoficial) March 20, 2024
pic.twitter.com/AzMywTnZeR