Itxi

Auzitegi Nazionala

Garcia Castellonek Sortuko sei kide epaitzea proposatu du, ETAko presoei 120 harrera egiteagatik

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Jose Antonio Lopez Ruiz, "Kubati", eta Oihana Garmendia Marin, Sortuko Presoen Batzordeko kideak, daude ikertuen artean.

Ongietorria.

Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak sei pertsona epaitzea proposatu du, gehienak ETAko kide ohiak, 2016 eta 2020 artean ETAko presoei 120 ongietorri antolatzeagatik, biktimak etengabe umiliatzea eta terrorismoa goratzea egotzita.

Autoan, Instrukzioko 6. Epaitegi Zentraleko titularrak Jose Antonio Lopez Ruiz, Kubati, eta Oihana Garmendia Marin,Sortuko Presoen Batzordeko kideak epaitzea proposatu du, Haymar Altuna, Oihana San Vicente Saez de Cerain, Carlos Saez de Egilaz Murgiondo eta Felipe San Epifanio San Pedrorekin batera.

Epailearen arabera, "presoen omenezko ekitaldiak modu sistematiko eta sistematizatuan antolatzera bideratutako jarduera bat garatu dute, batzuetan Kalera kalera dinamikaz eta beste batzuetan beste mugimendu sozial edo elkarte batzuez baliatuz, une bakoitzaren beharren arabera".

Jarduera hori, autoaren arabera, arau zorrotzen bidez egin zen. Horrela, "gatibualdian presoen kolektiboaren diziplinaren barruan mantendu ziren presoak baino ez ziren omendu", hau da, kanpoan utzi ziren Langraiz bidea hartu zuten presoak eta EPPKrekin loturarik ez zutenak.

Sorturen eta Sareren txat batzuk ikertzeko auzi honen instrukzioa luzatzea erabaki zuen epaileak, baina Auzitegi Nazionalak atzera bota zuen erabakia.