Itxi

''Tsunami Democratic'' azuia

Jesus Rodriguez kazetaria eta Josep Campmajo idazlea Suitzara joan dira 'Tsunami' auziagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Oleguer Serra Omniumeko buruzagiak atzo jakinarazi zuenez, duela ia sei hilabete ezarri zuen bizilekua Suitzan.

Jesus Rodriguez 'La Directako' kazetariak eta Josep Campmajo idazle eta enpresariak Suitzan ezarri dute berain bizilekua, Manuel Garcia Castello Auzitegi Nazionalean kasua ikertzen ari den epaileak "Tsunami Demokratikoa" auziarekin lotura dutela ebatzi ostean.

Oleguer Serra Omniumeko buruzagiak asteazkenean jakitera eman zuenez, duela ia sei hilabete ezarri zuen bizilekua Suitzan.

Rodriguezen hitzetan, "Espainiako botere judizialaren buruzagitzak alderdi politikoarena egiten duelako eta prozedura penala bideratu nahi duelako" hartu zuen erabakia.

2019ko udazkeneko manifestazioei buruzko informazioa izatea leporatu diote: "Hau da, kazetari bati suposatzen zaion lana egiteagatik".

"Nire inputazioa kazetaritzaren aurkako prebentzio-ekintza bat da. Kontuz zer argitaratzen duzun eta norekin hitz egiten duzun", gaineratu du.

Bestalde, Campmajok adierazi du bere erabakia poliziaren jarraipenak eta atxiloketaren eta espetxeratzeko aukeraren beldurrak eragin dutela.

Halaber, "Tsunamin" lidergo papera ukatu du: "Esaten dutenean Tsunami buru zela, ez dute ideiarik ere zertaz ari diren, eta neurri batean ulertzen dut, Espainian ezin baita ezer ulertu norbaitek agintzen ez badie".

12 inputatu

Rodriguez, Campmajo eta Serrari terrorismo delitua egotzi diete. Delitu bera egotzi diote Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiari, Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, Ruben Wagensberg ERCko diputatuari, Oriol Soler enpresaburuari eta Josep Lluis Alay Puigdemonten kabineteko buruari.

Halaber, delitu bera egotzi diete Xavier Vendrell ERCko antolakuntza idazkari ohiari, Nicola Flavio Giulio Foglia bankari italiarrari, Jaume Cabani "tsunami" eko diruzainari eta Marta Molina ERCko militanteari.