EITB Focus
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
EITB Media
Koalizio subiranistak hiru eserleku gehiago irabaziko ditu, eta EAJ sei puntura geratuko da. PPk PSE-EE gaindituko du, eta hirugarren indarra izango da bertan. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ez dute ordezkaritzarik lortuko, eta Vox ordezkaririk gabe geratuko da.
EH Bildu lehen aldiz izango da indar bozkatuena Araban apirilaren 21eko hauteskundeetan. EITB Focusen arabera, hiru eserleku gehiago jaso, eta 9 ordezkari izango ditu, botoen % 33,4 eskuratuta.
EAJ sei puntura izango du, boto-portzentajeari dagokionez. Jeltzaleek botoen % 27,6 eta 8 ordezkari eskuratuko dituzte.
PPk aurrea hartuko dio PSE-EEri, eta hirugarren indarra izango da Araban. Bi alderdiek launa ordezkari izango dituzte; PPk, baina, botoen % 14,3 jasoko ditu, eta PSE-EEk, botoen % 14.
Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ez dute ordezkaririk lortuko, eta Amaia Martinez Voxeko kidea Legebiltzarretik kanpo geratuko da.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.