EITB Focus
EAJk lidergoari eutsiko dio Bizkaian
EITB Media
EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.
EAJk berriro irabaziko ditu apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Bizkaian. Jeltzaleek lidergoari eutsiko diote, nahiz eta eserleku bat edo bi galdu, EITB Focus inkestaren arabera.
EH Bildu bigarren indarra izango da, aldea laburtuta, zortzi puntura geratuko baita. Botoen % 30,9 eta 8 ordezkari eskuratuko ditu.
PSE-EE izango da hirugarren indarra. Apur bat gora egingo dute sozialistek, eta laugarren ordezkaria lortzeko aukera izango dute, botoen % 13,98 eskuratuta.
PPk ere gora egingo du, eta bi ordezkari izango ditu, botoen % 7,2 lortuta.
EITB Focusen arabera, Sumarrek Bizkaian bakarrik lortuko du ordezkaria. Elkarrekin Podemosek, berriz, ez du ordezkaririk izango.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.