Apirilaren 21eko hauteskundeak
Bihar amaituko da posta bidezko botoa emateko epea
EiTB Media
Atzerrian bizi direnek ere ostegunera arte eman ahalko dute botoa kontsuletxeetan.
Bihar, osteguna, amaituko da posta bidezko botoa emateko aukera apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.
EAEn bizi diren eta posta bidezko botoa eskatu duten eta Estatuan edo atzerrian aldi batez bizi diren, baina Egoiliarren Hautesle Erroldan (EHE) erregistratuta daudenek bihar arteko epea dute Correosen bulegoetara eramateko, balioko identifikazio ofizial bat aurkeztuta.
AEHE botoa
Bestalde, modu iraunkorrean atzerrian bizi diren eta Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle Erroldan (AEHE) izena emanda dauden pertsonek ere bihar, hilak 18, izango dute kontsuletxeetan jarrita dauden hautetsontzietan botoa emateko azken eguna.