Itxi

Madril

Fiskalen Batzordeak Ayusoren mutil-lagunaren kereila artxibatzea babestu du, auziaren filtrazioarekin lotuta

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Gauzak horrela, Batzordeak Angeles Sanchez Conde Auzitegi Goreneko fiskalordearen jarrera babestu du, Madrilgo presidentearen bikotekideak Pilar Rodriguez Madrilgo fiskalburuaren eta Julian Salto delitu ekonomikoen fiskalaren aurka aurkeztutako salaketa artxibatzea eskatzeko.

Isabel Diaz Ayuso Madril erkidegoko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Areto Fiskalen Batzordeak Auzitegi Goreneko fiskalorde Angeles Sanchez Conderen jarrera babestu du, Madrilgo presidente Isabel Diaz Ayusoren bikotekideak Madrilgo fiskalburu Pilar Rodriguezen eta delitu ekonomikoen fiskal Julian Saltoren aurka aurkeztutako kereila artxibatzea eskatzeko, Madrilgo Fiskaltzak martxoaren 14an igorritako prentsa-ohar baten harira.

Fiskaltzako iturriek jakitera eman dutenez, Fiskalen Batzordeko kideei entzun ostean hartu dute erabakia; izan ere, Sanchez Condek Maria de la O Silva fiskalaren aurrean duen jarrera babestu dute. O Silvak ikertzea proposatzen zuen, epaileari kereila onartzearen alde edo kontra dauden jakinarazi aurretik.

Gogoratu behar da Fiskalen Batzordea organo aholku-emailea dela eta, entzun ondoren, Sanchez Condek artxiboa eskatzeko edo erabakia zuzentzeko aukera zuela, gehiengoaren irizpideari atxiki beharrik gabe.

Alberto G.A. Ayusoren bikotekidearen defentsari buruzko prentsa-oharraren ondorioz, Madrilgo fiskalburua eta delitu ekonomikoen fiskala ustez sekretuak ezagutarazteagatik ikertu behar ote ziren argitzeko Sanchez Conde eta Silvaren arteko desadostasunak zatitu zuen kupula fiskala. Azkenean, fiskalordeak bere jarrerari eutsi dio.

Kontsultatutako iturrien arabera, fiskal nagusia abstenitu egin da, eta ez da gaurko bileran egon. Jose Luis Bueren fiskalak erretiroa hartu du, eta Antonio Vercher, Elvira Tejada, Alejandro Luzon eta Jesus Jose Tirado fiskalak ere ez dira batzarrean izan.

Aretoko 32 fiskal izan dira bileran, eta horietatik 15 Fiskalen Batasun Progresistako (UPF) kideak dira, fiskal nagusiaren gertuko elkartekoak, Sanchez Conde bera eta Ministerio Publikoko bi buruzagi ohi barne, Dolores Delgado eta Maria Jose Segarra.

Beste zortzi Fiskalen Elkarteko (AF) kide dira, 'proces' auziko bi fiskal barne, Consuelo Madrigal eta Fidel Cadena. Eta gainerako bederatziak ez daude elkarteetan, Manuel Moix ustelkeriaren aurkako fiskalburu ohia adibidez.

Fiskalen erabakia Alberto Gonzalez Amadorrek, Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak, Fiskaltzari bi delitu fiskalengatik zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eta 525.000 euro ordaintzea proposatu ziola zabaldu eta biharamunean etorri da. Agiria Carlos Neira abokatuak sinatu zuen, eta bertan, beraz, Alberto Gonzalez kartzelan ez sartzeko onartuko lukeen zigorra eta isuna zehazten ditu.