Nafarroa
Pintada faxistak Iruñeko Alde Zaharrean eta EH Bilduren egoitzan
Eriz Lotina | EITB Media
Esbastika bat, eta "Caidos no se toca" edo "Asiron narizon" bezalako leloak agertu dira koalizioaren egoitzako hormetan. Alde Zaharrean kutsu politiko beretsuko pintadak errepikatu dira, "Arriba España" edo "Viva Cristo Rey" bezalako esloganekin.
Iruñeko Alde Zaharrean eta EH Bilduren egoitzan, San Lorentzo elizaren ondoan, pintada faxistak egin dituzte, Sare Antifaxistak eta koalizio subiranistak berak jakitera eman dutenez.
Pintaketak EH Bilduren egoitzan. Argazkia: EFE
Esbastika bat, eta "Caidos no se toca" edo "Asiron narizon" bezalako leloak agertu dira koalizioaren egoitzako hormetan, EH Bilduk X sare sozialean salatu duenez.
"Irmoki salatzen ditugu gure egoitzan azaldutako pintadak. Faxistei ez diegu utziko gure bizitzak eta erabakiak baldintzatzen. Konpromiso osoa dugu bizikidetza eta memoria demokratikoarekin", adierazi du koalizioak.
Alde Zaharrean kutsu politiko beretsuko pintadak errepikatu dira, "Arriba España" edo "Viva Cristo Rey" bezalako esloganekin.
"Los Caídos no se toca" pintadas con el símbolo nazi-fascistas en #IruñeaPamplona #Nafarroa
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) April 25, 2024
Ningún detenido ni identificado
Aski da !
Iruñea / Pamplona: Eraso nazi-faxista https://t.co/fQe8EKedzi pic.twitter.com/bt1bPhgUZy