Itxi

Arrankudiaga

Angel Egaña gudaria omendu dute haren gorpuzkiak Valladolideko hilobi batetik atera ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

1938ko ekainaren 2an hil zuten Valladoliden, 24 urte zituela. Egañaren gorpuzkiak Valladolideko El Carmen hilerriko hobi batean egon dira, eta bertako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak errekuperatu ditu. Gerora, Gogorak identifikatu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Angel Egaña gudaria omendu dute gaur, igandearekin, Arrankudiagako (Bizkaia) Udalak eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. 1938an hil zuten, eta Valladolideko hilobi batetik berreskuratu zituzten haren gorpuzkiak.

Arrankudiagan jaioa, Padura batailoiko teniente izan zen Egaña Euskadiko Gudarostean. Armada matxinatuak Santoñan (Kantabria) atxilotu zuen. Han, epaitu eta heriotza zigorra ezarri zioten.

Esan bezala, 1938ko ekainaren 2an hil zuten Valladoliden, 24 urte zituela.

Egañaren gorpuzkiak Valladolideko El Carmen hilerriko hobi batean egon dira, eta bertako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak errekuperatu ditu. Gerora, Gogorak identifikatu ditu.

Gaurko omenaldian, Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarrok, Arrankudiagako alkate Jesus Mari "Txutxi" Ariznabarretak eta Valladolideko Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteko presidente Julio del Olmok hartu dute parte.

Bideoak (1)