Itxi

INKESTA

PSOEk 9,4 puntuko aldea ateratzen dio PPri Pedro Sanchezen gutunaren ostean, CISen arabera

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

% 36ek pentsatzen zuen jarraitu egin behar zuela, eta % 21ek dimisioa emango zuela. Gainera, herritarren % 81ek uste du beharrezkoa dela justizia erreformatzea.

Sanchezen aldeko manifestazio bat. Argazkia: EFE

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Institutuak (CIS) Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen gutunari buruzko "flash" inkestaren berri eman du gaur, eta PSOE PPren gainetik ageri da 9,4 puntuko aldearekin.

Hori horrela, irauli egin dira inkestak, CISek apirilean kaleratutako barometroan % 33,5ko babesa aurreikusten baitzitzaion Alberto Núñez Feijooren PPri, PSOEk baino puntu bat gehiago.

Azken egunotan egindako 1.809 telefono bidezko galdeketen ondorioetan agertzen denez, ordea, PSOEk botoen % 38,6 eskuratuko lituzke hauteskundeak izango balira, eta PP % 29,2an geratuko litzateke.

Gainera, % 36,7k pentsatzen zuen Espainiako gobernuburuak "gertatutakoa" azaldu eta karguan jarraitu beharko zukeela, % 23,6k hauteskundeak deitu beharko zituzkeela, eta % 20,9k dimisioa eman beharko zukeela.

Bestalde, ikerketa soziologikoak agerian utzi du herritarren % 81,4k beharrezko jotzen duela justizia erreformatzea "Espainian uneotan justizia nola dagoen kontuan izanda".
 

 

Albisteak (2)