Memoria historikoa
Frankistek Nafarroan 1936an hildako 3.700 pertsonen izenak irakurri dituzte Iruñean
EITB MEDIA
Erorien Monumentua eraistearen eta Memoriaren aldeko mugimenduek egin duten ekitaldian, gorpuzkiak hobietatik ateratzeko lanen argazkiak erakutsi, eta hobi batean loreak utzi dituzte.
Frankistek 1936ko uztailean Nafarroan hil zituzten 3.700 pertsonak oroitu dituzte arratsaldean Iruñean, Gazteluko plazan.
Erorien Monumentua eraistearen eta Memoriaren aldeko mugimenduek antolatu duten ekitaldian, hildako 3.700 lagunen izenak irakurri dituzte banan-banan, gorpuzkiak hobietatik ateratzeko lanen argazkiak erakutsi, eta hobi batean loreak utzi dituzte.
Elkarte horien arabera, panteoi horrek biktimak makurtzen ditu, eta, hori dela eta, sinbolo frankistak alde batera uzteko deia egin dute.
Halaber, 1936ko kolpe militarrak eragindako biktima guztien izenak denak batera aurrenekoz irakurri dituztela azpimarratu dute.