Hauteskundeak Katalunian
Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzea % 45,80koa zen 18:00etan, 2021 urteko kopuru ia berdina
EITB Media
Azken hauteskundeetako datuaren oso antzekoa da, 0,19 puntu altuagoa. Eguerdiko parte-hartze datua, 13:00etakoa, % 26,9koa zen, 2021ean baino lau puntu handiagoa.
Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan parte-hartzea % 45,80koa zen 18:00etan, 2021ean baino % 0,19 handiagoa, Generalitateak eskainitako datu ofizialen arabera. Beraz, 2021eko hauteskundeetan izandako ia datu bera da, orduan herritarren % 45,61ek erabili baitzuten botoa emateko eskubidea ordu horretarako.
Generalitatearen webgunearen arabera, 18:00ak arte 2.452.073 hauteslek eman dute botoa gaurko hauteskundeetan; aurreko hauteskundeetan, 2.448.922 lagunek eman zuten ordu horretarako.
Bartzelonan izan dute parte-hartze handiena (% 46,22, +0,41 puntu), Gironakoa (% 45,83, -1,16), Tarragonakoa (% 44,05, +1,28) eta Lleidakoa (% 43,33, -2,62) baino handiagoa izan baita ordura arte.