Titular nagusiak
Albiste izango dira: XIII. Legegintzaldia, apirileko KPI eta Basurtun lapurtutako haurraren auziko epaiketa
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- XIII. Legegintzaldia: Eusko Legebiltzar berria osatzeko bilkura 10:00etan abiatuko da. Saioari ekiteko Adineko Mahaia eratuko dute, Ganberako adinez nagusienak eta gazteenak osatutakoa. Erakunde horrek gidatuko du bilkura.
- Apirileko KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) apirileko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) datu ofiziala emango du.
- Busurtun bahitutako haurraren auzia: Gaur hasiko dira epaitzen 2022ko urrian Basurtuko Ospitaletik haur jaioberri bat lapurtu eta bahitu zuen emakumea. Fiskaltzak lau urteko espetxe-zigorra eskatzen du, eta akusazio partikularrak, zazpi urtekoa.