AMNISTIAREN LEGEA
Senatuak amnistia legeari betoa jarri dio, eta Kongresura itzuliko da behin betiko onartzeko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurreikus zitekeen bezala, Goi Ganberako popularren gehiengo absolutua ikusita, aldeko 149 botorekin eta kontrako 113rekin atera da aurrera betoa.
Senatuko osoko bilkurak astearte honetan onartu du PPren betoa amnistiaren lege proposamenari, eta Kongresura itzuli beharko du behin betiko argi berdea jaso eta indarrean sartzeko.
Aurreikus zitekeen bezala, Goi Ganberako popularren gehiengo absolutua ikusita, aldeko 149 botorekin eta kontrako 113rekin atera da aurrera betoa.
Eztabaidak ez du ezustekorik ekarri: PPk, Voxek eta UPNk Konstituzioaren kontrakotzat jotzen duten lege baten aurka egin dute, Pedro Sanchezek independentistei Moncloan jarraitzeko ordaindu behar izatea dakarrena, eta gainerako alderdiek, PSOE buru dutela, Katalunian bizikidetza eta normalizazio politikoaren aldeko apustu gisa defendatu dute.
ERCk eta Juntsek, hala ere, PSOEri ohartarazi diote amnistiak ez duela euren aldarrikapenekin amaitzen.