AMNISTIAREN LEGEA
PSOEk espedientea irekiko dio Lambani Senatuan amnistia ez bozkatzeagatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lambanek amnistiaren lege proposamenaren bozketan parte ez hartzea erabaki ostean, Juan Espadas Senatuko Talde Sozialistaren bozeramaileak alderdiaren "deserosotasuna" onartu du.
Juan Espadas Talde Sozialistak Senatuan duen bozeramaileak asteazken honetan azaldu duenez, bere alderdiak "espedientea irekiko dio" Javier Lamban PSOEren Aragoiko idazkari nagusi eta senatariari, astearte honetan Ganberan amnistiaren lege proposamenari buruzko bozketan parte ez hartzea erabaki ostean.
Espadasek baieztatu duenez, Lambanek azaldu zion "ez zuela bozketan parte hartu nahi, ez zuelako babesten" Kataluniako prozesu independentistagatik auzipetutakoentzako amnistia legea, "baina ez zuen Talde Sozialistak hartuko zuen erabakiaren aurka egin nahi".
Gauzak horrela, Lambanentzat zigorrik egongo ote den galdetuta, Senatuko bozeramaile sozialistak esan du "egoera horiek taldeek idatzita eta araututa" daudela Gorte Nagusietako ganberetan, eta, "jakina, orain prozesu batean espediente bat ireki eta Lambani" eskatzen "zaiola," kasu honetan, berak botoa emateko eskubidea ez erabiltzeko azalpenak edo arrazoiak", eta, hain zuzen ere, estatutuetan aurreikusita dagoen prozesu horri jarraituko zaiola.