AITORTZA
EBk "bi Estatu"ren inguruan jarrera bateratua izatea bilatuko du Borrellek
AGENTZIAK | EITB Media
Gaur egun, EBko bederatzi herrialdek onartzen dute jada Estatu palestinarra: Bulgaria, Zipre, Eslovakia, Hungaria, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania.
Josep Borrell Europako diplomaziaren buruak asteazken honetan adierazi duenez, "era nekaezinean" lan egingo du Ekialde Hurbileko gatazkan Europar Batasunak "jarrera bateratua" izan dezan, "bi Estaturen arteko irtenbidean oinarrituta".
Hala adierazi du EBko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak X sare sozialean, Espainiak, Irlandak eta Norvegiak maiatzaren 28an Palestinako Estatua onartzeko egin duten iragarpena gogorarazita.
I take note of today’s announcement by 2 EU Member States -Ireland and Spain- and by Norway on the recognition of the State of Palestine.
— Josep Borrell Fontelles (@JosepBorrellF) May 22, 2024
1/2
Gaur egun, EBko bederatzi herrialdek onartzen dute jada Estatu palestinarra: Bulgaria, Zipre, Eslovakia, Hungaria, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania.