Itxi

EITB Focus

Europako hauteskundeetarako 15 egunen faltan, herritarren erdiek baino gehiagok ez dakite noiz izango diren

EITB Media

Leer en Castellano

Parte-hartzeari dagokionez, eta EITB Focus inkestaren arabera, bi herritarretik batek ez du ekainaren 9ko hauteskundeetan botoa emateko asmorik.

EAEko eta Nafarroako herritarren erdiak baino gehiagok ez dakite hauteskundeak noiz diren. EFE.

EITB Focus inkestaren arabera, Europako Parlamenturako hauteskundeak izateko hamabost egun falta direnean, EAEko eta Nafarroako herritarren erdiek baino gehiagok ez dakite noiz izango diren hauteskundeak. Horrela adierazi dute galdetutakoen % 53,5ek.

Parte-hartzea % 50ekoa baina txikiagoa izango dela dio galdeketak.

EITB Focus

Herritarrei europarlamentariren bat ezagutzen duten galdetuta, % 85ek ezin izan dute azken legealdian Europako ganbera osatu duten legebiltzarkideen izenik eman. Hauek daude ezagunen artean: Izaskun Bilbao (% 5,2ko ezagutza), Carles Puigdemont (% 2,2koa), Dolors Monserrat (% 1,8) eta Pernando Barrena (% 1,4).

EITB Focus

Ursula von der Leyenen inguruan ere galdegin du EITB Focusek. Hamarretik zazpik badakite nor den; are gehiago, % 48,7k badakite Europako Batzordeko presidentea dela.

EITB Focus

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (300 lurralde historiko bakoitzean eta foru erkidegoan).

Galdeketak maiatzaren 14a eta 17a bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.